top of page

HANDIA

handia.PNG

Sinopsia

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.    

​

Sinopsia

Peter (Levi Miller) 12 urteko mutil bihurri eta mugitua da. Haurtzaro guztia Londreseko umezurtz-etxe batean pasa ondoren Sekula Betirako mundu magikora eramaten dute bidai zoragarri baten ondoren. Mundu berri honetan abentura ugari biziko ditu,  hil ala biziko borrokatan parte hartuko du, eta bere amak umezurtz-etxean zergatik utzi zuen jakiten saiatuko da. Baina batez ere lurralde magiko horretan bere tokia bilatzen ahaleginduko da Peter, betirako Peter Pan bezala ezagutuko dugun heroiaren patuaz jabetu eta Sekula Betiko lurraldea salbatuz.  

PAN.PNG

PAN

GURE HELBURUAK

​

Gure lana aurrera eramateko  irizpide hauek izan ditugu gogoan:
 

— Hizkuntza pertsonak elkarrekin komunikatzeko tresna da.
 

— Hizkuntza mundua irudikatzeko bitartekoa ere bada. Horregatik, pentsamenduarekin eta ezaguerarekin oso lotuta dago.
 

— Hizkuntzak literatura mundurako abiapuntu ere izan behar du.
 

— Ikasgelan, ikasleak dira hizkuntza komunikazioaren prozesuko protagonista zuzenak, bi ikuspegitatik begiratuta: hartzaile modura (irakurketa eta entzumena) eta sortzaile modura (idazketa, elkarrizketa eta hizketa).
 

Eskolaren eginkizunei begiratuta, berriz, bi hauek izango dira eginkizun nagusiak:


• Ikasleek komunikatzeko eta irudikatzeko duten gaitasuna garatzea, ahozkoa nahiz idatzizkoa.
• Ikasleek hizkuntza arloan dakartzaten hutsuneak betetzea

(hizkuntzaren erabilera zuzena ikasgelara eta bertako eginkizunetara mugatu gabe).

Landuko ditugun edukiak 5 multzoetan banatuko dira:

 

-Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea.

 

-Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea.

 

-Literatura hezkuntza

 

-Hizkuntzari buruzko hausnarketa.

 

-Hizkuntzaren dimentsio soziala.

 

bottom of page