top of page
Euskara gutxiago erabiltzen da kalean. Emaitza argia eman zuten uztailean Soziolinguistika Klusterrak argitaratu zituen 2016ko Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren datuek. Orain, infografia batean laburtuta, bideo batean ikus daitezke ikerketaren ezaugarri nagusiak eta emaitzak.

Materialaren helburu nagusia da ahozkoaren ulermena eta mintzamena lantzea.
Maila bakoitzerako 6 entzungai eta horien inguruko jarduerak eskaintzen dira. Unitateak bi multzotan bereiz daitezke:
-
Ulermenean trebatzeko prestatutakoak. Egitura hau dute: Entzun aurretik, Entzun bitartean, Entzun eta gero, eta Mintzatu.
-
Ikasleak kanpoko ebaluazioetarako prestatzeko pentsatuak (Ebaluazio Diagnostikoa, B1, B2…). Egitura hau dute: Entzun bitartean eta Mintzatu.
Ikasleek aukera dute entzumenari lotutako ariketak autonomia osoarekin egiteko, eta egin ahala erantzunak egiaztatzeko. Mintzamenerako jardueretan, aldiz, bakarkako lanaz gain, garrantzitsua izango da ikaskideen arteko elkarreragina.

bottom of page