top of page

GURE HELBURUAK

​

Gure lana aurrera eramateko  irizpide hauek izan ditugu gogoan:
 

— Hizkuntza pertsonak elkarrekin komunikatzeko tresna da.
 

— Hizkuntza mundua irudikatzeko bitartekoa ere bada. Horregatik, pentsamenduarekin eta ezaguerarekin oso lotuta dago.
 

— Hizkuntzak literatura mundurako abiapuntu ere izan behar du.
 

— Ikasgelan, ikasleak dira hizkuntza komunikazioaren prozesuko protagonista zuzenak, bi ikuspegitatik begiratuta: hartzaile modura (irakurketa eta entzumena) eta sortzaile modura (idazketa, elkarrizketa eta hizketa).
 

Eskolaren eginkizunei begiratuta, berriz, bi hauek izango dira eginkizun nagusiak:


• Ikasleek komunikatzeko eta irudikatzeko duten gaitasuna garatzea, ahozkoa nahiz idatzizkoa.
• Ikasleek hizkuntza arloan dakartzaten hutsuneak betetzea

(hizkuntzaren erabilera zuzena ikasgelara eta bertako eginkizunetara mugatu gabe).

Landuko ditugun edukiak 5 multzoetan banatuko dira:

 

-Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea.

 

-Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea.

 

-Literatura hezkuntza

 

-Hizkuntzari buruzko hausnarketa.

 

-Hizkuntzaren dimentsio soziala.

 

bottom of page